'Bagoiaz!' mugimendua aurkeztu dute Oñatin

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 16a

Alberto Plazaola preso dagoen Curtiseko kartzelara martxa egingo dute irailaren 15ean. "Bagoiaz! Curtisera. Bagoiaz! Galiziara. Bagoiaz! Albertori gure elkartasuna adieraztera. Hori ba, Bagoiaz! mugimendua", esan dute.  Martxa Oñatiko Herrirak antolatzen du, baina herritarren parte-hartzea bilatu gura dute. Hori horrela, batzar irekiak egingo dituzte. Lehena, hilaren 24an, 19:00etan, herriko plazan. Iraileko martxan parte hartu gura dutenek Arrano edo Oñati tabernetan eman dezakete izena.

"Alberto Plazaola preso oñatiarrari 197/2006 dotrina ezarri diotela eta ondorioz, beste hamar urtez luzatu diote kartzela zigorra. Albertok 21 urte daramatza kartzelan eta 2016an kalean beharko luke. Baina dotrina aplikatuz gero, ez dute 2026ra arte aske utziko. Bidegabekeria honen aurka, CURTISera MARTXA bat antolatu nahi dugu, Albertori gure elkartasuna eta babesa erakusteko", esan dute.

Gainera, uztailaren 9an, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio euskal preso politikoari 197/2006 doktrina aplikatu izana ez legezkotzat jo zuela gogorarai gura dute. "Hala ere, Ines del Riok espetxean jarraitzen du. Nahiz eta, Estrasburgoko Auzitegiaren erabakiak derrigor bete behar diren", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak