Guztira hiru ekintza antolatu dira; lehenengoa, ginkana, joan den eguenean egin zituzten. Joko guztiak Arantzazuko ingurunean dira, Parkeko interpretazio zentrua den Arantzazuko Parketxea abiapuntua izanik.
Ezkutuko bideko orientazio jokoak domekan, 09:30ean hasiko dira eta 4 ordu eta erdi inguru iraungo dute. 7 kilometroko mendi-ibilbide erraz baten zehar, taldeka, orientazio jokoak egingo dira, Aizkorri-Aratzeko, basoa, fauna, saroiak eta beste baliabide naturalak eta kulturalak landuz. Ibilbidea erraza izango da, eta 8 urtetik aurrerako guztiek parte har dezakete.
Abiapuntua Arantzazuko Parketxea izango da, Gandiaga II eraikinean dagoena. Aldez aurretik erreserba egitea aholkatzen dute, 943 78 28 94 zenbakian.
Txangoa egingo denez, ura, txapela eta hamarretakoa ekartzea gomendatzen dute.