Horrenbestez, Mondragon Unibertsitateak 12 gradu-titulu, 13 unibertsitate-master eta 30 titulu propio baino gehiago (masterrak, adituentzako ikastaroak eta ikastaro aurreratuak) eskainiko ditu, bere sei campusetan.
Bukatu berri den ikasturteak ezaugarri berezi bat izan du: Bolognako ereduetara egokitutako titulazioa lortu duen Euskal Herriko lehen ikasle-promozioa kaleratu da Mondragon Unibertsitatean. Ingeniaritzako sei graduetako bat edo Enpresa Administrazioko gradua egin duten ikasleak dira, hain zuzen.
Bi master, Oñatin
Espezializazio maila handia ematen dute masterrek. Hauek dira:
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra. Finantza- eta kontabilitate-arloko unibertsitate-tituludunei dago zuzenduta. Masterra Oñatiko campusean emango da, saioak presentzialak izango dira, eta bederatzi hilabete iraungo du.
Marketin Digitaleko Masterra. Ekonomia berriari lotutako enpresak sortzeko, garatzeko, kudeatzeko eta bideratzeko gaitasunak ikasi nahi dituzten unibertsitate-tituludunei dago zuzenduta. Masterra Oñatiko campusean emango da, saioak presentzialak izango dira, eta bederatzi hilabete iraungo du.
Turismo Aktiboko Sorkuntza eta Kudeaketako Masterra. Kirol-turismoaren edo turismo aktiboaren arloa urratu nahi duten unibertsitate-tituluduneni dago zuzenduta eta Bidasoako campusean egingo da.