Monumentu Multzoak bere baitan hartuko ditu, esaterako, Kale Zaharra, Kale Barria, Atzeko Kale, Santa Marina plaza eta horien inguruak. Erabakia oraindik ez da aldizkari ofizialean argitaratu eta baliteke oraindik aldaketak izatea. Oñatiko Hirigintza arloarekin harremanetan jarrita, adierazi digute ez dituztela jaso izendapenaren gaineko xehetasunak.
Arrasateko eta Bergarako alde zaharrek badute, dagoeneko, izendapen hau.