Oñatiko erreka garbitzen aritu ziren atzo

Maialen Regueiro 2012ko uztailaren 27a

Oñatiko Tantaz Tanta taldeak hainbat ekintza egin ditu uztailean zehar. Horien artean atzo burututakoa. Uste baino jende gutxiago agertu zen baina bost, sei lagunen artean erreka garbitu zuten.

Atzo arratsaldeko 17:00etan zeukaten hitzordua eginda eta helburua auzolanean erreka garbitzea zen. Dena den, uste baino jende gutxiago agertu zen.

Konpromezua

Joan den astean Oñatiko barrenak ezagutu zituzten eta hor hartu zuten erreka garbitzeko konpromezua, errekako zati batzuk oso zikinak zeudela ikusi zutelako. Hala, denetarik aurkitu zuten errekan, besteak beste, bizikleta bat, burdina eta plastikozko zikinak.

Uztaileko ekintzak

Dena den, Oñatiko talde honek, askotariko ekintzak egin ditu hilabtete honetan. Musika instrumentu ikastaroa, dokumental emanaldia, Intxortara irteera eta bertso-afaria, besteak beste.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak