La Jodedera taldearen Karibeko erritmoak, bihar

Maider Arregi 2012ko uztailaren 27a

Kubako eta Euskal Herriko musika tradizioek bat egiten dute La Jodedera taldean. 2010eko maiatzean sortu zuten erritmoz beteriko taldea. Laukote euskal-kubatarrak Kubako doinuak eskaintzen ditu euskaraz edota euskal abestiak Karibeko erritmoan. Bihar, zapatua arratsaldez ibiliko dira Oñatiko herriko kaleetan barrena jendea giro karibearrean murgitzen eta kale giroa animatzen, arratsaldeko seietatik aurrera, esan moduan erdiguneko kaleetan barrena.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak