Kanpoko jaurtiketari esker irabazi zuen Natra Oñatik: 70-72

Mireia Bikuña 2012ko aza. 4a, 13:55

Oñatiarrek hiru puntuko 14 jaurtiketa egin eta zortzi saskiratu zituzten, %60ko portzentajea lortuz. Hori izan zen, Santurtziren kontrako partidua irabazteko kakoetako bat. Hori eta defentsan egindako lan handia. "Partidu borobila jokatu dugu, erasoan eta defentsan", esan zigun Eneko Blancok.

Hasieratik jokatu zuten ondo oñatiarrek. 0-6ko partziala egin eta lehen laurdena hasieratik bukaerara menderatu zuten. Sei puntuko  aldearekin hasi zuten bigarren laurdena. Lehenengokoaren jokoa eta maila mantenduta, zortzi puntu gora heldu ziren atsedenera: 33-39.

Bigarren zatia

Hirugarren laurdenean ondo jokatu zuen, jaurtiketa gutxi huts eginez. Hori horrela, markagailuko abantaila mantendu zuten. Baina, laugarrenean, tentsioa jaitsi eta Santurtzik 6-0ko partziala egin zuen. Oñatiarrak, jaurtiketak huts egiten hasi ziren, eta bizkaitarrek lehia berdindu zuten. 

Eneko Blanco entrenatzailearekin berba egin ondoren, erasoa ondo antolatzen hasi ziren berriro ere, eta batez ere, jaurtiketa libreak aprobetxatu zituzten azken minutuetan, berriro abantaila hartzeko. Natra Oñatik hiru puntuko abantaila zuela, Santurtzik berdinketarako hirukoa egin zuen, baina ez zuen asmatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak