Hala nola, fitness eta gimnasia zerbitzuetan irailaren 3tik 14ra eman ahalko da izena; hil horren 17an hasiko da ikasturtea. Ekintza horiek ezagutzera emateko, ate irekiak egingo dituzte Zubikoa kiroldegian, irailaren 10etik 14ra bitartean.
Igeriketa eta ur ekintzak
Igeriketan eta ur ekintzetan izena emateko epea ere irailaren 10etik 14ra bitartekoa izango da. Egun horietan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eman ahalko da izena kiroldegiko bulegoetan. Erreklamazioak irailaren 24tik 27ra egin ahalko dira eta behin betiko zerrenda urriaren 4an kaleratuko da www.oinati.net orrian. Ur ekintzok eta igeriketa ikastaroak urriaren 10ean hasiko dira.