Debagoienetik Tourrera

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko uztailaren 17a

14:30ean abiatu dira 70 lagun pasa bi autobusetan. Peyresorde gainean hartu dute kanpalekua eta handitxek jarraituko dituzte biharko eta etziko etapak. Aimar Zubeldiaren aldeko 70 pankarta inguruan aldean dituztela abiatu dira.

Kanpalekua muntatzeko behar dituzten tresnak (kanpin denda, mahai, aulki, soka ... ) eta janaria (hozkailu kamioia) dagoeneko han daude. Atzo joan ziren zortzi bat lagun bi kamioitan eta gaur abiatu dira gainerakoak. "Oliasko hegoak, adibidez, 50 bat kilo, gaur eramango ditugu eta ogia ere bai, baina gainerako jakiak (saiheskia, solomoa, hirugiharrea, patatak ...) atzo eraman genituen", zehaztu du Mikel Lizarralde, espedizioko antolatzaileetako batek.

Zubeldiaren alde

Txirrindulari denak animatuko dituztela aurreratu du Lizarraldek, baina bereziki Aimar Zubeldia. "Besteek ez dute zorte onik izan baina Aimar oso ondo dabil eta gogor animatuko dugu. Gainera, Etxe Ondo etxeko ordezkari batek 70 bat pankarta ekarri dizkigu, hara goazela entzun du-eta", zehaztu du.

Beste urteetan ez bezala, aurten  ez dute kanpalekuz aldatuko etapak ikusteko. "Hori sekulako abantaila da. Bigarren etapa, gainera, kanpalekutik 5 kilometrotara bukatzen da", gehitu du Lizarraldek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak