Gipuzkoako Urak emandako oharrak dio 2012ko bigarren hiruhilekoko irakurketa egin zutenean aurkitu zituzten kontagailu zaharrak edo matxuratuak aldatu egingo dituztela.
Ur kontagailu horiek aldatzen astelehenean hasiko dira, hilak 16, eta abonatuek ez dute ezer ordaindu behar. Edozein zalantza argitzeko, telefono zenbaki honetara deitu dezakete herritarrek: 902 30 22 22