Bart gauean egin dute lapurreta San Anton kaleko elkarte gastronomikoan. Goizeko ordu honetan, bertan dira ertzaintzak eta udaltzainak. Kalteak zenbaterainokoak izan diren begira dabiltza uneotan, baina dirudienez ez dute gauza askorik eraman. Bazkide batek kontatu digunez, "kutxa gotorra apurtu dute, baina hutsik zegoen", eta balio handiko gauzarik ere ez dute faltan botatzen, bertan jarraitzen du telebistak, esaterako. Beste elkarte gastronomiko baten ere, Aita Madina kaleko Oinarrin, saiatu dira lapurreta egiten, baina ezin izan dute egin: Udaltzaingoaren arabera, sarraila apurtu dute, baina ez dute lortu barrura sartzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.