Hantxe bilduko dira bakoitza bere ibilgailuarekin. Handik bata bestearen segidan joango dira, ibilgailuak lorez apainduta dituztela, parrokiaraino. 19:30ean meza izango dute Mikel Goiangeruaren parrokian eta auto guztiak bedeinkatuko dituzte. Aurreko urte guztietan Txopekuan egin ohi izan dute afaria, baina aurten, Etxe-Aundin egingo dute, 21:00etan