Energiaren Egunen karabara Euskal Autonomia Erkidegoan barrena dabil ekainetik. Hala, uztailaren 27ra bitartean Alkateen Ituna sinatu zuten 14 udalerrietatik igaroko da eta bertakoek aukera izango dute ibilgailu elektrikoen gaineko erakusketa bat ikusteko eta gidatze ekonomikoari buruzko ikastaroak egiteko; gazteendako jarduera ludiko eta hezitzaileak ere egongo dira.
Ekainaren 18tik 22ra, erkidegoko hiru hiriburuek Energiaren Europako Astea ospatu zuten, eta horren ondotik hasi zuen Energiaren Euskal Erakundeak bultzatutako Energiaren Egunen karabana ibiltariak herrietako ibilbidea, Alkateen Itunarekin bat egindako herritako ibilbidea, hain zuzen.
Energiaren Egunak karabanaren helburua da herritarrak aurrezpenaren inguruan eta energia-eraginkortasunaren inguruan kontzientzia hartzea eta inplikatzea. Eta modu horretan CO2 isurpenak %20 gutxitzea, eraginkortasun energetikoa %20 gehitzea eta energia berriztagarriek erabilpena ere %20 igotzea.
Ekintzak asko egingo dira
Debagoienari dagokionez, Oñatik 2010ean sinatu zuen Ituna eta ondorioz, horra ere iritsiko da karabana uztailaren 16 eta 17an. Foruen Plazara iritsiko da eta hainbat ekintza eta ekitaldi egongo dira: bizikletak, ibilgailu elektrikoak eta hibridoak, informazio gune interaktiboak eta gazteendako bizikleta eta auto zirkuitu puzgarri bana. 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik ekintzok.
Horrez gain, eskariaren arabera, gidatze eraginkorraren gaineko ikastaroak egingo dira. Ikastarootan parte hartzeko interesa izanez gero, dohain eman daiteke izena helbide honetan: www.energiarenegunak.com.
Herritarren parte-hartzea
Herritarren parte-hartzea Ideien Hodeia izeneko ekimenarekin osatuko dute. Hau da, legozko piezen bidez herritarrek eurek egiten duten tamaina handiko eskultura bat da. Hori horrela post-it batzuez baliatuta, herritarrek 2012 urterako dituzten desio iraunkor onenak adieraziko dituzte. Gero, desio eta nahi horiek guztiak www.energiaegunak.com webgunean argitaratuko dituzte.
Oñatirekin batera, honako herriek sinatu dute Alkateen Ituna: Bilbo, Balmaseda, Portugalete, Areatza, Basauri, Abanto, Donostia, irun, Usurbil, Tolosa, Amezketa, Hondarribia eta Gasteiz.