Estilo ezberdinak batu ziren Oñatiko Gaztelekuan

Irati Goitia 2012ko uzt. 8a, 18:00

Oñatiko Gaztelekuan kontzertuak izan ziren zapatu arratsaldean. Taula gainera igo ziren Aitor Regueiro bakarlaria, eta El Trio Calavera eta Buru-Hilketa talde oñatiarrak. Hirurek ere oso estilo ezberdina dute, baina guztiek ere giro bikaina sortu zuten. Kontzertuen helburua zen Buru-Hileta taldearendako materiala erosi ahal izateko dirua batzea.

Zapatu arratsaldean kontzertuak izan ziren Oñatiko Gaztelekuan. Taula gainera igotzen lehena Aitor Regueiro bakarlaria izan zen. Giro lasaia sortu zuen oñatiarrak eta bere hitzen umiltasun bortitzarekin aho zabalik utzi zituen bat baino gehiago. Txalo asko jaso zituen.


Ostean, El Trio Calavera taldearen txanda izan zen eta hauen ardura izan zen giroa berotzea. Euren rumba estiloak  bat baino gehiago jarri zuen dantzan. Ezin da ukatu taldeak nortasun berezia duela eta euren kontzertuetan ez da 'katxondeorik' falta izaten.



Gauari amaiera Buru-Hilketa taldeak eman zion. Gupida gabeko punkaren txanda etorri zen orduan, besteak beste, Cicatriz, RIP eta Eskorbuto taldeen bertsioak egin zituzten. Gaztelekuan batu zirenen zoramenak gorena jo eta jendea ezin geldi egon.

Dirua batzea helburu

Kontzertuen antolatzailea Oñatiko Buru-Hilketa talde gaztea izan zen. Helburua zen materiala erosi ahal izateko dirua batzea. Izan ere, talde berria da Buru-Hilketa eta ez du behar bezalako materialik. 150 lagun elkartu ziren kontzertuetarako eta pozik ziren taldekideak amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak