Eguenetik asko eta asko izan dira Aloña Mendik antolatutako garagardo feriatik pasa direnak. Gaur arratsaldean Antton Intza Aloña Mendiko presidenteak aurtengo feriaren balorazio positiboa egin du; bere esanetan, eguena uste baino jendetsuagoa izan zen eta atzo gauean ere jende asko izan zuten. Hala, gaur arratsalderako, 30 litroko 43 garagardo upel hutsik zeuden; eskatutako 630 oilasko kiloak agortuta zeuden, baita saltxitxa gehienak ere; eta 800 kilo ukondotik 600 salduta zeuzkaten. Berrikuntza moduan, eguenean 15 kilo moxal eskaini zituzten, berehala agortu zirenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.