Anttoneko kontzertuek jarraipena izango dute

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko uztailaren 6a

Formato txikiko kontzertuen zikloa bukatu da, baina domekarako magiako ikuskizun dibertigarria antolatu dute.

"Jendeari gustatu zaio formatu txikiko kontzertuen, emanaldien, ideia. Oñatiar askok ohitura moduan hartu dute egubakoitzetan Antton tabernako kontzertura etortzea eta hori pozgarria da. Gustura gaude, oso erantzun ona izan du ekimenak", dio Antton tabernako Xabi Elortzak. 
Herritarren eta taldeen erantzun ona ikusita, datorren urrian bigarren egitaraua martxan jartzeko gogoz dago Elortza. Dagoeneko baditu ideia batzuk martxan.

Dexter magoa domekan
Egubakoitzetako kontzertuen zikloa bukatu da, baina domekarako Dexter magoaren ikuskizun dibertigarria antolatu dute, 19:30ean. Antton tabernako hurrengo hitzordua udazkenean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak