Arantzazuko aparkalekuan, turismo bulegoaren ondoan, izango da abiapuntua, 18:00etan. Helduek hiru euro ordaindu beharko dituzte; eta 12 urtera artekoek, bi.
Zapatuan, uztailak 7, mendiko paisaia ilunabarrean ezagutzeko aukera izango da Arantzazuko parketxearen eta Arantzazuko Adiskideak elkartearen eskutik. Bost ibilaldi gidatu antolatu dituzte urrira bitartean egiteko, eta zapatu honetakoa hirugarrena izango da; parkeko mendebaldeko mendiguneak eta Aloñako inguruneak ilunabarrean duten xarmaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko du.
Arantzazuko aparkalekuan, turismo bulegoaren ondoan, izango da abiapuntua, 18:00etan. Helduek hiru euro ordaindu beharko dituzte; eta 12 urtera artekoek, bi.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.