Azkoagain futbol zelaiaren garbiketa esleituko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko uztailaren 2a

Bilduk eta EAJk aurkeztutako sexu askapenaren aldeko mozioa ere aho batez onartu du osokoak.

Ekainaren 28an, Lesbianen, Gayen, Transexualen, Bisexualen eta Queeren nazioarteko egunean egin zuen udalbatzak joan den hileko ohiko osoko bilkura. Eta gai zerrendako puntuen artean zegoen, hain zuzen, aho batez onartu zuten Bildu eta EAJ alderdiek aurkeztutako sexu askapenaren aldeko mozioa. 

Azkoagaineko garbiketa
Azkoagain futbol zelaiaren garbiketa lanak esleitzeko oinarriak ere onartu zituen aho batez udalbatzak. Lan horiek esleitzeko orduan, kontuan hartuko dutena izango da lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten herritarrekin lana egiten duten enpresak. Hasiera batean bi urtetarako izango da esleipena, baina beste hiru urtez luzatzeko aukera ere egongo da. Bestalde, Aloña Mendik kirol elkartearekin Udalak duen hitzarmena ere onartu zuten zinegotziek. Alde biek lehendik duten hitzarmenaren jarraipena izango dena, hain zuzen ere. Ohiko eta ez ohiko kirol jardueretako eta bulegoko lanak egiteko dirulaguntzak adosten dira hitzarmen horretan.

Irailaren 9a, jai eguna Oñatin
Datorren urteko jai egunak ere izan zituzten hizpide. Udalak urteko egun bat jai izendatzeko eskumena du. Normalean San Migel eguna izaten da jai, baina 2013an domeka da irailaren 29a, eta horren ordez irailaren 9a izango da jai Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak