Las Felliniren umore lotsagabeak algaraka utzi ditu oñatiarrak

Txomin Madina Milikua 2012ko ekainaren 28a

Bilboko Las Fellini taldeak emanaldi umoretsua egin du Oñatiko plaza eta ; adin guztietako herritarrak erakarri ditu euren kabaret bereziak.

Gay, Lesbiana, bisexual eta transexualen nazioarteko egunaren harira, Andraitz taldearen eta Oñatiko Udalaren Berdintasun batzordearen eskutik etorri da Oñatira Las Fellini talde trabestia. Gazte zein heldu, gizon zein emakume, asko izan dira bilbotarren ikuskizunaz gozatzeko elkartu direnak. Umore lotsagabea, abesti ezagunen bertsio zoroak eta ondo pasatzeko gogoa ekarri dute gurera euren kabaretarekin;  trukean, barre algarak eta txalo zaparrada beroak eroan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak