Uztailaren 1etik aurrera ordutegi berria izango dute Oñati eta Arantzazu lotzen dituzten autobusek. Uztailaren 1etik abuztuaren 26ra bitartean, 07:30ean aterako da lehen autobusa Oñatitik, eta 19:00tan azkena Arantzazutik. Erabiltzaileen artean inkesta bat eginez, herritarren eskariz eta bidaiari kopuruak behera egin duela ikusita erabaki dute ordutegia moldatzea.