Torreauzo eta Zubillaga auzoetan San Pedro jaiak ospatuko dituzte gaurtik domekara

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko ekainaren 29a

Auzoko jaiak ospatzeko, meza eta luntxa izango da auzo bietan gaur. Bihar, kalejira egingo dute baserriz baserri Torreauzon eta eguerdian, auzoko txikiteoa. Zubillagan, berriz, umeendako jolasak, erromeria eta urteroko mozorro gaua. Domekan, herri krosa eta auzo bazkaria dute Torreauzon, eta Zubillagan, erretirauei omenaldia, zinta lasterketa eta kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak