Bihartik aurrera, Mankomunitateko informatzaileak herriko industria eta komertzioetara bisitak egiten hasiko dira. Hiri hondakinen datuak eguneratu gura dituzte horrela, eta bakoitzaren beharrak zeintzuk diren jakin. Bisitak industriaz industria eta komertzioz komertzio egingo dituzte, bakoitzak hiri hondakin frakzio bakoitzeko zenbat sortzen duen ere jakitzeko.