Erreteila berriaz gain, udaletxeko fatxada ere margotu egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko ekainaren 30a

60.000 euroko aurrekontua dute lanek eta hilabete barruan bukatzea da asmoa.

Udaletxeko teilatua, erreteila, egitea zen hasierako asmoa, baina fatxada ere margotu egingo dute. "Batez ere eraikinaren iparraldea dago kaltetuta. Teilatua egiteko andamioa jarrita dagoela aprobetxatuta erabaki dugu margotze lanak ere egitea, azken finean, kosterik handiena andamioak berak du-eta", azaldu du alkateak.
Erretilarekin batera, baina, teilatuko hodiak ere aldatu egingo dituzte, tanta-isuri handia zutelako lehengoek. Bestalde, goikaldetik eroritako harrizko irudiaren tokian berria bat jarriko dute.

Hilabeteko lanak
Lan horiek 60.000 euroko aurrekontua dute eta hilabete barruan egitea espero dituzte. Mikel Biain alkateak adierazi moduan, ahalik eta azkarren bukatzea da udalaren asmoa. Duela 27 urte egin zuten azkenengoz lana udaletxeko teilatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak