Lesbianak eta transformismoa
Gaur, esaterako, Mujer contra mujer filma emango dute zinema aretoan, 19:00tan. Pelikulak lesbianen arteko hiru maitasun istorio kontatzen ditu, etxe berean baina garai ezberdinetan gertatzen direnak. Bestalde, eguenean, hilak 28, Las Fellini Bilboko talde trabestiak transformismoaren glamurra parodiatzen duen ikuskizuna egingo du herriko plazan, 18:30ean.