Aurtengo udaleku irekietara doazen umeen gurasoendako bilera deitu dute gaurko, martitzena. Batez ere ume txikienen aita-amak daude deituta bilera horretara, edo udalekuetara lehen aldiz doazen umeen gurasoak. Informazio orokorra emateko eta zalantzak argitzeko bilera da. Bilera ETEO zaharreko eraikinean izango da, 18:30ean.
Uztailaren 2tik 27ra
4 eta 10 urte arteko 340 ume inguru izango dira uztaileko udalekuetan, 10-11 kideko taldetxoetan, 34 begiraleen ardurapean. 10etatik 13:00tara makina bat jolas eta plan egingo dituzte, ETEO zaharretik abiatuta.