Paperezko Hegazkinen Txapelketan gaztetxoak gustura ibili dira aurten ere

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 25a

Domeka arratsaldean Paperezko Hegazkinen Txapelketa egin zuten Oñatiko gaztelekuan, bosgarren aldiz. Hamar gaztetxok hartu zuten parte eta pozik ibili ziren euren hegazkinak egiten.

 

Irabazleak

Txapelketan parte hartu zuten gaztetxoek hegazkinak egiteaz gain, epaimahai lanak ere egin zituzten eta bi sari banatu zituzten: hegaldi luzeenarena eta diseinu aldetik erakargarriena zena. Kepa Gartziak, txapelketara aurkeztu zen ume gazteenak, jaso zuen hegaldi luzeenaren saria. Diseinuari zegokion saria, berriz, Markel Guridik jaso zuen. Hala ere, gaztelekuko Iñigo Ugartek azaldu zigun lehiaketaren helburua ez dela lehiakortasuna sustatzea, lagun artean ondo pasatzea baizik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak