Elkartasun afaria Misio taldearen eskutik

Mireia Bikuña 2012ko ekainaren 21a

Oñatiko Pastoral Barrutiko Misio taldeak afaria egingo du 20:30ean. Menua, betikoa: patata tortilla letxugarekin, ura eta sagardoa. Afarian batzen den dirua MALIko San elizbarrutiko zehazki Togo herrian dagoen Saint Paul ikastetxean egin beharreko lanetara bideratuko dute. Afariaren ondoren hitzaldia egingo dute Mari Karmen Markuleta moja mertzedariak eta Yago Abelego apaizak. Biak ala biak, oñatiarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak