Motorrak berotzeko, 19:00etatik 21:00etara arte, herriko trikitilariek erromeria egingo dute Atzeko kaleko plazatxoan. 22:30ean, sua piztu eta Oñatzeko kideek dantzak egingo dituzte suaren inguruan. Ekitaldia bukatzen denean, parte-hartzaile eta herritar guztiek kalejira egingo dute Atzeko kaleraino, hango erromeriarekin gozatzeko. "Atzeko kalen egingo dugu erromeria, herriko plaza baino txikiagoa eta beroagoa delako", dio Egañak.