Jon Maia: "Gazta jateko desiratzen irteten dira; Arrasaten ere postua hustu zuten"

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2012ko eka. 20a, 02:00

Maiatzaren 10a ezkero Euskal Herriko antzoki eta zinemetan ikusgai dagoen dokumentala guregana heldu da. Martitzenean Arrasaten izan zen eta 20an, berriz, Oñatin izango da (eguaztena). Jon Maia zuzendaria aurkezpen lanetan ibili zen.

Zer moduz atera zen?

Egon zen jendeari galdetzea izango litzateke hoberena; egia esan, ni dagoeneko ez naiz oso objektiboa. Hala ere, oso pozik egon ginela esan behar dut. 250 lagunetik gora bildu ginen, eta filmean zehar jendea barrez ikusi genuen, hunkituta zenbait momentutan... azkenean, guztiak oso pozik irten ginen. Beraz, balorazio positiboa egin behar dut Arrasateko emanaldiaz. Jendearen ilusioarekin jolas egitea da gure helburua, eta alde horretatik lortu egin genuela uste dut. Izan ere, astegun batean eta 20:30ean izan zela kontuan izanik, bada, erantzun bikaina izan genuen!

Ikusleak protagonista sentitzea lortu zenuten?

Nik uste dut dokumentalean jendeak bere burua ikusten duela pelikulako protagonista horiengan, eta Arrasaten gauza bera gertatu zen.

Beraz, balorazioa positiboa izan dela esan dezakegu?

Bai, oso positiboa. Amaieran kamiseta mordo bat saldu ziren, eta gazta pila bat jan zen, postuak hutsik bukatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak