Futbol sailak emaitza positiboarekin bukatu du denboraldia: 5.957 euro

Mireia Bikuña 2012ko ekainaren 18a

Aloña Mendiko futbol sailak denboraldia bukatutzat eman du. Urteko batzarra egin zuen futbol taldeek egindako lanaren balorazioa egiteko, eta sailak izan duen bilakaera ekonomikoa ezagutzera emateko. Bestalde, denboraldia agurtzeko afaria egin zuten. Futbol talde bakoitzeko jokalari onenek sariak jaso zituzten.

Gainera, iaz futbola utzi zuen Unai Arregik eta aurten lehen taldea utzi duen Roberto Idigorasek aipamen bereziak jaso zituzten presidentearen eskutik. Aloñaren alde egindakoagatik "esker ona" jaso zuten.

Futbol saileko aipamenak

Ohorezko erregionala

  • Kemenari saria: Mikel Palacios
  • Erregulartasuna: Iker Agirre
  • Golegile onena: Asier Ugarte
  • Kirolzaletasuna: Josu Millas
  • Aipamen bereziak: Unai Arregi-Roberto Idigoras

Ohorezko gazteak

  • Kirolzaletasuna: Gorka Lazkano

Gazteak lehen maila

  • Kirolzaletasuna: Julen Astigarraga

Ohorezko kadeteak

  • Kirolzaletasuna: Aritz Azurmendi

Sarrerak eta gastuak

Diru kontuei dagokionean, futbol sailak emaitza positiboa izan duela esan zuen diruzainak Aloña Mendiren egoitzan egindako agerraldian: 5.957 euroko saldo positiboarekin bukatu du urtea. Diru-sarrera handienak bazkideen kuotak (54.815 euro) eta Azkoagaingo tabernako salmentak (21.091 euro) izan ziren. Bestalde, gasturik aipagarrienak bidaiak (18.293 euro), sariak (14.400 euro), eta tabernako edariak (12.633 euro) izan ziren.

Kirol arloa

Kirol arloari dagokionean, talde guztiek egindako lana txalotu zuten. Batzuek beste batzuek baino emaitza hobeak lortu dituzte. Futbol sailak federatutako hamar talde izan ditu.

Urteko batzarrean bestalde, eskola kirolak eta futbol eskolak egindako lana azpimarratu zuten. Hainbat monitorek "lan bikaina" egin dute harrobiko jokalariekin Josean Larrearen gidaritzapean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak