Biain-Peña senar emazteak omendu dituzte Erretiratuen Egunean

Arritxu Barruso 2012ko ekainaren 17a

Kartoizko abanikoei eraginez egin diote aurre beroari Oñatiko erretiratuek. Sekulako beroa egiten zuen kiroldegian, baina gustura zeuden guztiak, urteko ospakizunik garraitzitsuena zutelako: Erretiratuen Eguna. 255 erretiratu inguru elkartu dira bazkaltzera. Dena dela, bazkariaz gain Udal Musika Bandaren musika, Oñatz dantza taldearen dantzak, bertso saioa eta dantzaldia izan dituzte.

 

Oñatiko Erretiratuen Eguna from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Urtero moduan, aurten ere, izan da omenaldirik Erretiratuen Egunean. Jose Mari Biain (92 urte) eta Mari Karmen Peña (88 urte) senar emazteak omendu dituzte. "Lasai" zeudela kontatu digute eta omenaldia "oso gustura" jaso dutela. Jose Mari Bianek kontatu digu 92 urte hartu ahal izateko sekretua: "Zigarro bat bera ere erre bizi guztian eta horregatik odola oso garbi daukat nik, medikuek ere esan didate hori behin baino gehiagotan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak