Nafarroako jokalariendako Corpusetako eskubaloi txapelketa

Mireia Bikuña 2012ko ekainaren 17a

144 neska-mutikok jokatu dute Aloña Mendik antolatutako infantil mailako txapelketa. Bi finaletan nafarrak izan ziren onenak: mutilek 40-34 irabazi zioten Errioxako selekzioari, eta neskek 11-9 Gipuzkoakoari. Antolatzaileak "oso pozik" zeuden txapelketak emandakoarekin. Bestalde, Aloñako infantil mailako neskek omenaldia jaso zuten Euskadiko txapelketa irabaztearren.

Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia eta Errioxako zortzi selekzio lehiatu ziren eskubaloi sailak antolatutako txapelketan. Guztira, 144 neska-mutiko, tartean Miren Leibar eta Nagore Uribarri oñatiarrak. Zapatu goizean jokatu zituzten kanporaketak eta arratsaldean finalak. 

Harrobiko jokalariak ezagutzera emateko

Aloña Mendik seigarren urtez antolatu du txapelketa. "Harrobiko jokalariak ezagutzera emateko, eta eurekin ze lan egiten den erakusteko balio dute halako txapelketek", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak