Mery May bakarlari arrasatearra barikuan 20:00etan Oñatiko Antton tabernan

Miren Arregi Amasorrain 2012ko ekainaren 15a

Antton tabernan bada hitzordua gaur ere. Gaurko honetan emakumezko bakarlari baten ahots eta doinu finez gozatzeko aukera izango da gainera; Mery May bakarlari arrasatearra arituko baita bertan.

Kontzertu akustikoa izango da gaurkoa. Bakarrik eta gitarraren laguntzaz eskainiko duena. "Dreams laneko abesti bi eskainiko ditut baina gehienak abesti berriak izango dira" dio Mariak. Guztiak ere, 70eko folk eta rockaren ildotik.

Aurrerantzean taldean

Mery Mayk proiektu berri baten dihardu burubelarri. Bakarlari gisa jarraituko badu ere, Bordeleko bi musikarirekin dihardu osatzen laster baten grabatuko duten lana. "Disko berrian egongo den abesti bat grabatu dugu dagoeneko eta asmoa da, udan Shot! estudioetan grabatzea gainontzeko guztiak" esan digu. Abesti guztiak Mery Mayrenak dira eta sortu duten taldeak Mery May and The Bang Band izena edukiko du. Hirukoteak bihar eskainiko du kontzertua Arrasateko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak