Korpusetako eskubaloi txapelketa jokatuko dute zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko ekainaren 15a

Infantil mailako Korpusetako eskubaloi txapelketa jokatuko dute bihar, zapatua, Zubikoa kiroldegian. Seigarren urtez antolatuko du Aloña Mendik aipatutako txapelketa: aurtengoan Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Errioxako selekzioak lehiatuko dira. Etorkizunean eskubaloian punta-puntan ibiliko direnak ikusteko aukera egon daiteke, hortaz. Gipuzkoako nesken selekzioan bi oñatiarrek jokatuko dute: Nagore Uribarri eta Miren Leibar, eta entrenatzaileak Iñaki Cantero eta Mikel Mantxola oñatiarrak izango dira.

Goizean hasiko dute txapelketa: 9:30ean Gipuzkoa eta Errioxako neskak lehiatuko dira; eta, 11:10ean Nafarroa eta Bizkaikoak. Mutiletan, Gipuzkoak eta Errioxak 10:20ean jokatuko dute eta Bizkaia eta Nafarroak 12:00etan.

Finalak, arratsaldean

Lehenengo partidua irabaziko dutenak zuzenean pasako dira finalera. 15:30ean hirugarren eta laugarren postua jokatuko dute neskek, mutilek, ostera, 16:20ean. Finalak izango dira: mutilena 17:10ean eta neskena 18:10ean. 

Gipuzkoan bi oñatiar

Gipuzkoako selekzioan bi neska oñatiarrek jokatuko dute: Nagore Uribarri eta Miren Leibar, eta entrenatzaileak Iñaki Cantero eta Mikel Mantxola oñatiarrak izango dira. Mutiletan, berriz, ez da oñatiarrik egongo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak