Uztailaren 1etik aurrera ordutegi berria izango dute Oñati eta Arantzazu lotzen dituzten autobusek. Uztailaren 1etik abuztuaren 26ra bitartean, 07:30ean aterako da lehen autobusa Oñatitik, eta 19:00tan azkena Arantzazutik. Arrikurtzen ere geldialdia izango dute goizeko zein arratsaldeko hainbat autobusek: 10:30ekoak, 15:30ekoak, 12:15ekoak eta 17:15ekoak, hain zuzen ere.
Erabiltzaileen artean inkesta bat eginez, herritarren eskariz eta bidaiari kopuruak behera egin duela ikusita erabaki dute ordutegia moldatzea. Uztailerako eta abuzturako izango da ordutegi berria, oraingoz.