Biain-Peña senar emazteak omenduko dituzte domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko ekainaren 14a

Erretiratuen eguna egingo dute eta horrek emango dio bukaera astelehenetik ospatzen ari diren Erretiratuen asteari.

Jose Mª Biain (92 ute) eta Mª Karmen Peña (88 urte) senar emazteak omenduko dituzte domekan egingo duten Erretiratuen egunean. Kiroldegian izango den herri bazkarian jasoko dute omenaldia Biainek eta Peñak. Bazkarirako, 255 erretiratuk eman dute izena eta bazkariaz gain, udal musika bandaren musika, Oñatz dantza taldekoen dantzak, bertso saioa eta dantzaldia ere izango dute. Aurten kiroldegiko kantxan egingo dituzte antolatutako ekintza guztiak. Domekako Erretiratuen egunak emango dio amaiera astelehenetik ospatu den Erretiratuen asteari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak