Udaberri Txapelketako sariak banatuko dituzte egubakoitzean Oñatin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko ekainaren 13a

Herriko neska-mutikoek Eskola Kirola 2011-2012 ikasturteari amaiera emango diote egubakoitzean, hilak 15. Ikasturte amaierako jaia egingo dute Zubikoan, eta baita sari banaketa ere: 39. Udaberri Txapelketako garaikurrak banatuko dituzte. 17:30etik 18:30era ikasturtean zehar laguntzaile izan diren gurasoendako jolasak egingo dituzte; 19:00etatik 20:00etara opari eta sari banaketa ekitaldia egingo dute; eta, 20:00etan luntxa izango dute.

LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako neska-mutikoak, eta gaur egun teniseko txapelketan diharduten DBHko ikasleak elkartuko dira gaur, eta baita mendi programetan finalistak gelditu diren gazteak ere. 

510 ikasle ibili dira

Aurtengo ikasturtean 510 ikaslek parte hartu dute Eskola Kirola Programako kirol eskaintza zabalean. 5 urtetik 16 urtera bitarteko neska mutikoei zuzendutako eskaintza izan da. Hainbat kirol eta jolas praktikatzeko eta ezagutzeko aukera izan dute gaztetxoek. Datorren ikasturtea San Migel jaien ostean hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak