Fan hemendik! eguna ekainaren 30ean

Aketz Zubia 2012ko ekainaren 11

Oñatiko gazteek antolatuta II. Fan hemendik! eguna ospatuko dute ekainaren 30an, zapatua. Antolatzaileek adierazi dutenez "Zoritxarrez azken urte honetan, aro politiko-sozial berri baten aurrean aurkitu arren, Euskal Herrian indar polizial okupatzaileen egoera ez da aldatu" eta "salbuespen egoera hori salatu eta indar polizial okupatzaileei Fan hemendik!" aldarrikatu ahal izateko antolatu dute ekitaldia herritarrek.

Iazko Fan hemendik! egunak lortutako erantzuna kontutan izanik, aurten, ekainaren 30an, bigarren edizioa ospatuko dute. Iaz bezala, jaia eta salaketa uztartu nahi dituzte. Hona hemen aurreikusitako egitaraua:

  • 12:00Egitaraua
  • 13:30 Hip Hop kontzertua
  • 14:30 Bazkaria
  • 19:00, Manifestazioa
  • 20:00 Kontzertuak: Ingo al deu?, BITZ, Iheskide, CC621 eta El Trono de Judas.

 Sarrerak salgai: 5 euro, Arrano, Boga, Xagu, Arrano (Bergara) eta Irati (Arrasate) tabernetan.

Aurtengo Fan Hemendik! egunerako prestatutako bideoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak