Oñatiko gazte feministak pozik geratu dira egindakoarekin, "hausnarketarako bidea zabaldu duelako, nahiz eta herritarren erantzunak denetarikoak izan".
Corpus egunez, Oñatiko gazte feministek eliza katolikoari kritika egiteko kale ekintza bat burutu dute. Elizak emakumeari "egozten" dion rola seinalatuz, emakumeek sexualitatea modu aske batean bizitzeko duten eskubidea eta ama izan edo ez erabakitzekoa aldarrikatu dituzte eta euren burujabetasuna, oro har. Eskakizun horiekin, "prozesioa" egin dute herriko kaleetan barrena "abortuaren aldeko otoitza" banatzen zuten bitartean.
Oñatiko gazte feministak pozik geratu dira egindakoarekin, "hausnarketarako bidea zabaldu duelako, nahiz eta herritarren erantzunak denetarikoak izan".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.