Bihar, zapatua, 10:30ean, kultura etxean, herri batzar bateratua burutuko dute Oñatiko ezker abertzaleko 3 erakundek: erakunde politikoak, erakunde sindikalak eta gazte mugimenduak. Deitzaileen esanetan, herri batzarraren helburua izango da "bizi dugun egoera politikoari buruzko irakurketa egiteaz gain, hiru erakundeotako hausnarketa prozesuei buruzko informazioa ematea eta Gasteizeko legebiltzarrerako hauteskundeei begirako estrategiaren berri ematea".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.