Markel Irizar (RadioSchack) jausi egin zen etapa amaieran, eta min dauka eskumuturrean

Sergio Azkarate Beitia 2012ko ekainaren 7a

Criterium du Dauphine lehiatzen dabil oñatiarra, eta atzo, taldekide bati esprinta bideratzen ari zela, jausi egin zen, Euskaltel Euskadiko ziklista bat aurretik jausi zen-eta. Irizarrek berak baieztatu du bere twitterrean ez duela ezer hautsita, baina mina daukala eskumuturrean. Gaur, 53,5 kilometroko erlojupekoa daukate, eta Irizar espezialista da modalitate horretan, baina zail izango du aurrean egotea, horrelako erorikoek ondorioak uzten dituzte-eta.

Bideo honetan duzue erorikoa, helmugatik 159 metrora (7:48)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak