Mondragon Unibertsitateko ikasleei egindako diploma banaketa, 18:00etan hasi zen Oñatiko campuseko entzunaretoan. Ikasle horietatik 36 graduatuak dira; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak burutu dituztenak eta Zuzendaritza Idazkaritzakoak. Horrez gain, beste 25 ikaslek graduondoko titulua jaso zuten Enpresa Zuzendaritzako Masterrean. Horrez gain, Josu Ugartek, Muko Nazioarteko Eragiketa zuzendariak Globalizazioa eta gu: Zer aukera sortzen zaigu? hitzaldia eman zuen eta ondoren, Iosu Zabala errektoreak eman zion amaiera ekitaldiari.