Partidua oso borrokatua izan zen, eta bizkaitarrek agindu zuten markagiluan lehen zatian. Atsedenera gol bateko errentarekin heldu zen Zuazo: 13-12. Bigarren zatia antzekoa izan zen: lehen minutuetan Zuazok menderatu zuen finala, baina azken ordu laurdenean –halako lehiak erabakitzen direnean– oñatiarrek jokatu zuten hobeto: defentsan estutu egin zuten eta aurretik ipini ziren markagailuan. Abantaila bukaera arte mantendu zuten.