Trinitate jaietan murgilduta ibili dira asteburuan Oñatiko Araotz auzoan, eta atzo gauean auzo afarian jendetsua egin zuten frontoian. Bertan aurkeztu zuen Paulo Agirrebalzategik argitaratu berri duten Araozko kantuak eta kontuak liburua. Bitoriano Gandiaga zenak Araozko parroko izan zenean auzotarrengandik jasotako istorioak eta abestiak bildu ditu liburu horretan Agirrebalzategik. Kantuen doinuen transkripzioaz Pello Zabala arduratu da.