Korpus bezperako kros lasterketak hamar urte beteko ditu

Aketz Zubia 2012ko ekainaren 3a

Datorren zapatuan, ekainak 8, Korpus bezperako nazioarteko kros lasterketa ospatuko da Oñatiko kaleetan zehar. Elite mailako 18 atleten parte hartzea espero da, eta antolatzaileen ustetan, ikuskizuna ziurtatuta dago.

Datorren zapatuan, ekainak 8, Korpus bezperako nazioarteko kros lasterketa ospatuko dute Oñatiko kaleetan zehar. Elite mailako 18 atleten parte-hartzea espero da, eta egubakoitzeko aurkezpenean antolatzaileek azpimarratu moduan, ikuskizuna ziurtatuta dago. 

Hamar urte lasterketak
Dagoeneko hamar urte igaro dira Korpus bezperako lehendabiziko kros lasterketa egin zutenetik. Hala, goizean Antxintxiketan taldeak antolatuta eskolarteko infantil eta gazte mailen lasterketak egingo dituzte, eta arratsaldean izango da elite mailakoen txanda, 19:00etan.

Asier Olasagastik azaldu bezala, krisia dela eta, atleta afrikarrak ekartzeko zailtasun handia izan dute antolatzaileek, "Ez baitago lasterketa nahikoa estatu mailan, eta Keniako lasterkariak ekartzea ezinezkoa izan da. Hala ere, maila goreneko atletak izango dira gurean, eta tartean afrikarren artean estatuko lasterkari onenetarikoak ere". Oraingoz 18 lasterkariren parte-hartzea ziurtatuta dago, eta tartean izango dira etiopiarrak, marokoarrak eta baita eritrearrak ere. Eta eurekin batera, inguruan lasterketa asko irabazi dituen David Gartzia durangarra. Euskalduna sasoi onean dago, Donostiako Maratoi erdian, 6. postuan sailkatu zen, lehen athleta ez afrikarra bera izanik. Espainiarren aldetik, Chema Martinez eta Jose España izango dira lasterketan.

Ethiopiatik datozen korrikalarien artean goraipatzeko bi izen daude Asfaw Dadi eta Abrha Gebremedhn, baita ere Ameha Weldetsadick gaztea. Marokoarren artean izen bat beste guztien gainetik ageri da, Mohamed Blal, aurtengo Sevillako Maratoia irabaztetik dator eta parte hartu duen distantzia honetako lasterketa guztietan garaipena eskuratzeaz gain, 29 minututik beherako denborak ezarri ditu. Oro har, "Nazioarte mailan ospea duten atletek parte hartuko dute, emaitza onak lortzen dituzten atletak. Horrela bada, ikuskizuna ez da faltako gure kaleetan zehar", adierazi zuen Arregik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak