Askotariko gaiak erabilita –telebistako saioak, itsasoa, musika talde eta abeslari ezagunak...– bertso saioa osatu zuten. "Lan handia egin dute, eta gaur, emaitzak erakustera datoz", esan zuen ekitaldiaren hasieran Eneko Beretxinaga irakasleak.
Bertso eskolara
Ahozkotasuna eta Bertsogintza proiektua hiru urtetan garatzen dute. Bertsolaritza munduan aurrera egin gura dutenek, bertso eskolatara joaten dira. "Gure proiektuaren ondorengo urratsa, bertso eskolak izaten da. Bertsolaritzan sakondu gura duenak Oñatiko bertso eskolan du aukera", esan zuten.