'Parot Doktrina'ren kontrako mozioa

Mireia Bikuña 2012ko ekainaren 1a

Alberto Plazaolari ezarritako Parot Doktrinaren kontrako mozioa aho batez onartu zuten maiatzeko osokoan. Bilduk eta EAJk alde bozkatu zuten. Jeltzaleek alde bozkatu zuten esanez: "uste dugu doktrina hau ez dela legezkoa. Berdin, sakabanaketa edo gaixotasun larriak dituzten presoen kartzela zigorrak". Mozioan Alberto Plazaola "berehala aske uzteko" eskaera egiten zen.

"Bizi osorako espetxe zigorra onartzeina da giza eskubideen ikuspegitik. Askatasunerako oinarrizko eskubidea urratzeaz gain, ondorio fisiko eta psikologiko larria eta konponezinak eraginten ditu pertsonaregan", zioen mozioak.

Hauek dira onartutako puntuak:

  • Frantziar eta Espainiar estatuek darabiltzen espetxe politika egokitzea, hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko.
  • Zigorra beteta duten presoak aske geratzea eskatzen dugu, 197/2006 doktrinaren aplikazioa beurri ankerra eta bidegabea iruditzen zaigu. Norabide honetan, Alberto Plazaola Anduaga berhala aske usteko eskaera luzatzen diogu Espainiako Gobernuari.
  • Zinegotziok Alberto bisitatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.
  • Zinegotziok Albertori gutunak idazteko konpromisoa hartzen dugu.
  • Albertoren espetxeko zuzendariari eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari bere askatasuna eskatuz, gutun bat helarazteko konpromisoa hartzen dugu.
  • Erabaki honen berri herritarrei emateko konpromisoa hartzen dugu.

1990ean atxilotu zuten


Alberto Plazaola 1990eko azaroren 17an atxilotu zuten Frantzian. 1996ko martxora arteko Frantziako hainbat espetxetan egon zen. Extradizioaren ostean hamaika kartzelatatik pasatu da. Egun, Galizian,Teixeiro Curtisen dago, etxetik 650 kilometrotara.

Azaroan, 22 urte beteko ditu kartzelan. Legearen arabera, 2016an libre beharko luke, baina Parot Doktrina aplikatuta 2026ra arte luzatu diote espetxe zigorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak