Askotariko kirol eskaintza egongo da ekainean, uztailean eta abuztuan kiroldegian. 3 urtetik 16 urte arteko neska-mutiko eta gazteendako ekintzak izango dira. Ikastetxetan banatu dute informazio guztia eta orain, aurre-matrikula egiteko epea zabaldu dute. Neska-mutikoak, gehienez, hirunaka eman dezakete izena: txanda eta kirola aukeratuta.
Zozketa
Taldeen zozketa ekainaren 1ean egingo dute kiroldegian bertan. Ondoren zabalduko dute behin betiko izena-emateko epea. Talde bakoitzari egokitutako egun eta orduan joan beharko da izena emateko: ekainaren 4tik 8ra, kiroldegiko bulegoetara. Egokitu zaion ordu eta egunean agertzen ez direnak, bukaera arte itxaron beharko dute eskaintza aukeratzeko.
Berrikuntzak
Azken urtetako kirol ekintzez gain, hiru berri ipiniko dituzte aukeran: Zaldian udaran, zaldi eta pottokekik hezkuntza jarduerak egiteko; Patin-dantza, patinekin dantza ezberdinak ikasteko; eta Abiadurazko patinajea, distantzia zehatz bat ahalik eta azkarren egin ahal izateko teknikak lantzeko.