Natura-turismoaren gaineko parte-hartze prozesua

Mireia Bikuña 2012ko maiatzaren 28a

Natura-turismoa herrijorran saioa egingo du, bihar, hilak 28, 16:30ean udaletxean.  Besteak beste,  turismo estrategia eraginkorra garatzeko bideak aztertuko dituzte. Sektoreko eragileek parte hartuko dute, baina herritar guztiei dago zabalik.

"Natura turismoa hiru arlotan banatu daiteke: ekoturismoa, kirol turismo aktiboa eta aisialdi turismoa. Hiru alor horietan Oñatik baliabide asko  ditu eta aukera paregabeak eskaintzen ditu: ingurumen heziketa, Aizkorri-Aratz interpretazio gunea, Arrikrutzeko kobak, eskalada gunea, espeleoabentura, berdeguneak, dastatze gastronomikoak,...Baliabide guztien arteko saretzea ezinbestekoa da turismo estrategia eraginkor bat garatzeko", esan dute antolatzaileek. 

Horren guztiorren gainean egingo dute berba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak