Behobiak eta Aloña Mendik 1-1 egin zuten gatzik gabeko partiduan. Eta gatz barik diogu, Behobia matematikoki duela hainbat aste jaitsi zelako, eta Aloñak duela dezente lortu zituelako lasai egoteko beste puntu. Oñatiarrendako lehia berezia bazen kapitainaren agurrarengatik zen, joan den astean Azkoagainen azken partidua jokatu ostean zapatuan Donostian jantzi zuelako azkenekoz elastiko gorria. Agur esateko moduak eta moduak daude, eta aurrelari batek egin dezakeen modu onenean agurtu zen Pana, gola sartuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.